Funtzio inplizitu

Funtzio inplizitua y deitu ohi den aldagaia bakanduta ez dagoen funtzioari deritzo, F(x,y)=0 moduan adieraz daitekeena, y=f(x) motako funtzio esplizituetan ez bezala. Funtzio inplizituetan, aldagai baten balioa beste aldagaiak hartzen duen balioaren mendean dago: beste aldagai horri balio zehatz bat emanez, kalkulatu nahi den aldagaiaren balioa ekuazio bat askatuz eskuratzen da.

Funtzio inplizituak y aldagaia bakantzea zaila den egoeretan erabili ohi da. Bestalde, modu inplizituan aldagai baten deribatua besteekiko kalkulatzea errazagoa da kasu batzuetan. Funtzio inplizituak, ordea, funtzioaren existentziari buruzko arazoak planteatzen ditu, funtzio inplizitu batean x balio bakoitzari y balio zenbait baitagozkio batzuetan eta funtzio baten existentziarako baldintza bat (x bakoitzari y bakarra dagokio hausten da horrela.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search